INNOTUB sarearen lehen proiektua, Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (EGEF) % 65era kofinantzatua, Interreg V-A Espainia- Frantzia- Andorra (POCTEFA 2014 2020) programak, biosegurtasunerako, diagnostikorako eta txertoetarako tresna berriak garatzeko balio izan du, baita animaliak kontrolatzeko gune berezia den Pirinioetako sektorearekin komunikatzeko estrategia hobeak garatzeko ere. Gaixotasun honek galera ekonomiko handiak eragiten ditu abeltzaintzan, eta arrisku profesionala izan daiteke albentzain, albaitari, hiltegietako langile edo ehiztarientzako. Gehienetan behi eta ahuntzei eragiten die eta Mycobacterium bovis eta Mycobacterium caprae bakterioek sortzen dute. Gainera, eskualde transpirenaikoko animalia basati batzuk, hala nola basurdeak, infektatu egin daitezke eta azienda kutsatu.
Lortutako emaitza nagusiak INNOTUBren lehen proiektuaren itxiera-ekitaldian aurkeztu dira. Bideo honetan aurki dezakezu osorik:
INNOTUB sareak lanean jarraituko du hurrengo urteetan, sektore pribatuko entitate berriekin ahaleginak batuz eta lehen proiektu honetan hasitako berrikuntzekin jarraituz.