INNOTUBek Espainia eta Frantzia arteko muga inguruko ikerkuntza zentro ezberdinak, unibertsitateak eta beste erakunde publiko batzuk bateratzen ditu, abeltzaintza agintarien sostengu eta lankidetzarekin ondorengo helburuak lortzeko asmoz:

Etxe-animalia eta animalia basatien arteko tuberkulosiaren transmisioa aztertzea

Arrisku faktoreak eta biosegurtasun neurriak ebaluatzea, horien artean instalazioen babesa, infektatzeko arriskua murrizteko

Abeltzainak gaixotasuna prebenitzeko eta detektatzeko neurrien inguruan informatzea

Abeltzainen eta albaitarien arteko komunikazioa sustatzea, tuberkulosia kontrolatzeko jarduerak indartzeko

Kontrol eta diagnostikorako tresna berritzaileak garatzea

Tuberkulosiari lotutako arriskuak prebenitzeko irtenbideak eta berrikuntzak transferitzea arduradun politikoei, animali osasuneko eta osasun publikoko profesionalei, ekoizpen kateei eta jendeari oro har