Tuberkulosia

Tuberkulosia gaixotasun infekzioso bat da, arnasketari eragin ohi diona, eta animaliek zein pertsonek sufritu dezakete; horregatik, gaixotasun zoonotikotzat jotzen da.

Zerk eragiten du?

Tuberkulosia eragiten duten mikroorganismoak mikobakterioak dira, zehazki, Mycobacterium tuberculosis multzokoak; bakterio horiek bereziki arnas sistemari eragiten diote, gehienbat birikei eta biriketako nodulu linfatikoei.

Pertsonei dagokienez, tuberkulosia gaixotasun eta heriotza kausa garrantzitsua da munduan, eta gaitza eragin ohi duen bakterioa Mycobacterium tuberculosis da.

Etxeko abereetan, tuberkulosiak gehienbat behiei eta ahuntzei erasaten die, eta basoko animalietan basurde, orein, orkatz eta adarzabalei. Aitzitik, beste herrialde batzuetan, beste basa-animalia espezie batzuei erasaten die (zarigueia, Zeelanda Berrian, edo azkonarra, Erresuma Batuan). Animalietan, tuberkulosia Mycobacterium bovis eta Mycobacterium caprae bakterioek eragin ohi dute, eta bi espezie horiek, gainera, ostalari espezie ezberdin infektatzeko tarte zabalena, baita gizakia ere.

Nola transmititzen da animalien artean?

Infektatutako animaliek mikobakterioak kanporatzen dituzte arnas sekrezioen edo gorozkien bitartez. Kutsatzea animalia batek mikobakterio horiek inhalatzen dituenean gertatzen da, edo kutsatuta dagoen gune batean jaten edo edaten duenean.

Tuberkulosi zoonotikoa

Tuberkulosia animaliengandik pertsonengana transmititzeko arriskua dago. Kontrol programa bat duten herrialdeetan, tuberkulosi zoonotikoa ez da oso ohikoa izaten, eta infektatutako animaliek kanporatutako mikobakterioak inhalatzeagatik gerta daiteke, edo infektatutako animalien lesioen bitartez. Zeharka ere transmititu daiteke, kutsatutako esnea edo esnekiak kontsumitzeagatik. Elikadurako higienea koherentziaz aplikatzen den herrialdeetan, publiko orokorrerako arriskua murriztu egin da. Halere, oraindik ere, tuberkulosi zoonotikoa arrisku profesionala da abeltzain, hiltegietako langile, harakin eta albaitarientzat.

Zer rol jokatzen du basa faunak? 

Pirinioez gaindiko eskualdeko basa-animalia batzuek, esaterako basurdeak eta oreinak, gaixotasunaren erreserborio edo gordailu izan daitezke, eta inguruko ganaduari transmititu. Horrez gain, azken urteetan, eskualdeko beste animalia batzuengan ere, azkonarra eta karraskariak horien artean, infekzioa presente dagoela deskribatu da. Etxe-animaliengan, tuberkulosiak galera ekonomiko handiak eragiten ditu, gaixotasuna kontrolatzeko ezartzen diren murrizketengatik batez ere, eta, horregatik, Europako agintarientzat kezkatzeko arrazoi izaten jarraitzen du. Arazo horren aurrean, INNOTUB proiektuak Pirinioez gaindiko eskualdean gaixotasunaren kontrolaren kudeaketa aztertu eta hobetu nahi du, hor etxeko eta basoko faunaren arteko kontakturako arrisku handiagoa dagoelako.

Iturria: Bernat Perez de Val eta Ana Balseiro. Pequeños rumiantes y tuberculosis en España. Albeitar, 228. zk., 2019ko iraila, or. 26-29.

Proiektuaren koordinatzailea
Bazkideak
Finantzaketa
envelopecrossmenu