Gizarte pertzepzioa eta komunikazio estrategiak funtsezko faktoreak dira animalien tuberkulosia desagerrarazteko kanpainen arrakastarako

20 July 2021

INNOTUB proiektuaren helburuetako bat da gaitzaren kudeaketari eta zaintzari lotutako alderdiak inplikatutako eragileei komunikatzeko moduan dauden desberdintasunak detektatzea. Alde batetik, erakundeek eta ikertzaileek egiten duten komunikazioak gaixotasunari berari erreparatzen dio ia esklusiboki, «ia bakarrik adierazpen metaforiko belikoak erabiliz, non gaixotasuna garaileen eta garaituen eszenatoki batean planteatzen den», azaldu du Alberto Allepuz Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko (UAB) ikertzaileak, eta, gaineratu duenez, «hain zuzen ere garrantzitsua da eremu horietatik beste alderdi batzuk komunikatzea, hala nola abeltzainen prestakuntza, ondorio sozialak eta ekonomikoak, edo abere taldeak gaixotasunik gabe edukitzearen onurak».

Aitzitik, elkarrizketen arabera, ikertzaileek ondorioztatu dute abeltzainek tuberkulosiari lotutako gai gehiago lantzen dituztela, animaliaren gaixotasunetik haratago, esaterako, abere taldeen kudeaketa, Administrazioarekiko harremanak edo araudien aurreko kezka. «Gaixotasuna aurrera edo atzera egin daitekeen ibilbidea dela uste dute, eta euren ustiategiei eta abere taldeei presioa eragiten dien faktore gisa planteatzen dute», dio Allepuzek. Horregatik, uste dute abeltzainek ikusgarritasun handiagoa izan beharko luketela tuberkulosiari buruzko komunikazioan.

Proiektuaren koordinatzailea
Bazkideak
Finantzaketa
envelopecrossmenu