Tuberkulosisaren diagnostikoa oztopatzen dutten mikobakterioak

13 March 2023

Tuberkulosi-infekzioa laborategi tekniken bidez baieztatzen ez den baina tuberkulinen aurrean modu ez-espezifikoan erreakzionatzen duten animaliak agertzea, oraindik, konpondu gabeko arazoa da. Horrek benetan infektatuta ez dauden animaliak hiltzea (positibo faltsuak) eta jatorrizko baserrian neurri murriztaileak aplikatzea dakar. Erreakzio horiek, besteak beste, animaliak tuberkulosoak ez diren mikobakterioekin (MNT) aurre-esposizioan egoteagatik edo, gaur egun baimenduta egon ez arren, TBren edo paraTBren aurkako txertoak erabiltzeagatik izan daitezke. Horregatik, INNOTUBen lortu nahi dugun helburuetako bat, proba diagnostikoetan erreakzio gurutzatuak eragiteko gai diren mikroorganismo ez tuberkulosoak identifikatzea da eta horien interferentzia-maila bereiztea. Honi esker, diagnostiko-teknika edo -irizpide berriak garatu ahalko lirateke.

Horrela, frogatu ahal izan dugu aztertutako MNT gehienak erreakzio gurutzatuak eragin ditzaketela behi-tuberkulinarekin eta P22 antigenoarekin; interpretazio konparatuak arazoa konponduko lukeela kasu batzuetan; eta interferentzia-maila animaliek jasaten duten MNT dosiaren araberakoa izan daitekeela. Azterlanaren aurkikuntza positibo gisa, azpimarratu behar da Mycobacterium bovis eta Mycobacterium caprae espezieen eraginpean zeuden animaliek bakarrik erreakzionatu zutela PCL eta FP antigenoen aurrean, eta, beraz, horiek behien tuberkulina osatu edo, etorkizunean, hura ordezka dezaketela. Horrela, diagnostiko-probaren espezifikotasuna hobetu egingo litzateke, positibo faltsuen agerpena saihestuz, baina benetan infektatuta dauden animaliak identifikatzeko gaitasuna galdu gabe (sentikortasuna).

Ikerketa hau Scientific Reports aldizkarian argitaratu da eta sarbide librekoa da esteka honetan.

Proiektuaren koordinatzailea
Bazkideak
ERAKUNDE ELKARTUTAK:
Finantzaketa
envelopecrossmenu