Zeintzuk dira mikobakterioen transmisio bide posibleak basafaunaren eta behien artean Euskal Herrian?

8 November 2021

Mikobakterioak, animalia-osasunean garrantzi berezia duten bi gaixotasun eragiten dituzten bakterioak dira, hala nola tuberkulosia eta paratuberkulosia. Tuberkulosiaren kasuan, behi- eta ahuntz-aziendaren gaixotasuna desagerrarazteko programa ofizialak daude. Hala ere, basa-faunaren eta aziendaren arteko elkarrekintzak programa horien arrakasta arriskuan jar dezake, bai tuberkulosia eragiten duten mikobakterioen transmisioagatik, bai tuberkulosiaren diagnostikoan interferentziak sor ditzaketen mikobakterio ez-tuberkuloso batzuengatik.

Animals aldizkarian argitaratu berri den NEIKER enurtebeteko ikerketa batean, Mycobacterium bovis edo mikobakterio ez-tuberkulosoen historiala zuten EAEko hiru ustiategitako 67 kokalekutan argazki-tranpak jarri ziren, eta lortutako bideoen datuak sei espezie basatik abeltegi horietara egindako bisitak modelizatzeko erabili ziren. Guztira, basa-faunaren 1293 bisita erregistratu ziren; horietatik %85 gauez izan ziren, eta azeria izan zen haztegietara gehien joan zen espeziea. Zuzeneko elkarrekintzak ia anekdotikoak izan ziren (%2) zeharkakoekin alderatuta (% 98). Azpimarratzekoa da, halaber, abere-larreak izan zirela animalia basatiak eta behiak elkarrekintzan aritzeko lekurik aproposena, baina lortutako emaitzen arabera, mikobakterioen transmisioa, nagusiki, zeharkako elkarrekintzen bidez gertatuko litzateke. Azkonarren gorotz-lekuak agregazio-puntuak izan daitezke azkonar, basurde eta azeriarentzat, eta, beraz, mikobakterioen esposizio-puntu ere izan daitezke hiru espezie horien eta behi-aziendaren artean.

Bai aurreko informazio epidemiologikoaren arabera, bai ikusitako interakzio-ereduen arabera, basurdeak, azkonarrak, azeriak eta karraskari txikiak dira abereekin sarriagotan harremanetan jartzen diren espezieak edo taldeak. eta, beraz, eremu honetako basafauna-abere ustiategi interfaseko mikobakteriosien epidemiologian parte hartzeko aukera handiena dutenak.

Proiektuaren koordinatzailea
Bazkideak
ERAKUNDE ELKARTUTAK:
Finantzaketa
envelopecrossmenu